Guztira, 150 surflari
San Miguel Pro Zarautz, asteartetik igandera
Erredakzioa
Surf giroak Zarauzko hondartza hartuko du. Ikusmina handia da, munduko txapelketan 6 izar dituen proba apurretakoa baita Zarauzkoa.
Asteartean emango diote hasiera Zarauzko San Miguel Pro txapelketari. Aurtengoa bosgarren ekitaldia izango da eta, orotara 150 surflari arituko dira. Astelehenean, eta txapelketa hasi bitartean, talde argazkia egin zuten parte-hartzaileek.
Gaurtik hasita eta datorren igandera arte, surf giroak Zarauzko hondartza hartuko du. Ikusmina handia da, munduko txapelketan 6 izar dituen proba apurretakoa baita Zarauzkoa.