San Miguel Pro Zarautz
Marokoko Ramzi Boukhiam, Zarautzen nagusi
Erredakzioa
Final-laurdenetan Jano Belo brasildarra kanporatu du, finalerdietan AEBetako Cory Arrambide eta finalean Perth Standlick australiarraren aurka nagusitu da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Marokoko Ramzi Boukhiam gazteak irabazi du San Miguel Pro Zarautz, ASP zirkuituko sei izarretako txapelketa. Marokoarra da, baina Iparralden bizi da, Angelun hain zuzen ere. 18 urte ditu.
Erregulartasuna izan du Boukhiamek arma bakarra. Final-laurdenetan Jano Belo brasildarra kanporatu du, finalerdietan AEBetako Cory Arrambide eta finalean Perth Standlick australiarraren aurka nagusitu da.