Itxi

SURFA

Janire Gonzalez Etxabarri eta Andy Criere olinpiar jokoetatik at geratu dira

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bi euskal surflariek ez dute bigarren errondatik pasatzea lortu. Gonzalez Etxabarrik Anat Lelior israeldarraren kontra galdu du; Andy Crierek, berriz, ezin izan du Alan Cleland mexikarra mendean hartu.

Janire Gonzalez Etxabarri surflaria, lehen errondan. EFE

Janire Gonzalez Etxabarri euskal surflariak olinpiar jokoei agur esan die igande honetan, bigarren errondan galdu eta gero. Andy Crierek ere ez du aurrera egitea lortu. Nadia Erostarbe, ordea, final zortzirenen zain dago.

Gonzalez Etxabarrik (19 urte) ezin izan dio Anat Lelior israeldarrari irabazi: 2.80 puntu lortu ditu bizkaitarrak, eta 11 Leliorrek. Beraz, 2020ean Europako Junior mailako txapeldun izandakoak ezin izan zuen bere indarra erakutsi, Teahupo'on bi erronda lehiatuta.

Bestetik, Andy Crierek ere agur esan dio olinpiar jokoen abenturari, Alan Cleland mexikarraren aurka galduta. Crieren olatu onenak 2.50 puntu jaso zituen, eta Clelandenak 8.50. Astelehen honetan, Joan Duruk egin beharko dio aurre mexikarrari.

Nadia Erostarbek zuzenean final zortzirenetarako txartela eskuratu zuen, joan den larunbatean bere serieko lehen postuan geratu zelako. Zarauztarrak sentsazio onak baieztatu zituen, Tahitiko olatura ondo egokitzeaz gain.

Albisteak (2)