Itxi

kirolak

Your browser doesn't support HTML5 video.

Suitzako Tourra

Reusserrek Vollering gainditu du azken esprintean eta Suitzako Tourreko lehen liderra da

Marlen Reusser suitzarrak (Movistar) eta Demi Vollering herbeheretarrak (FDJ-SUEZ) bakarrik egin dituzte Suitzako Tourreko lehen etapako azken 60 kilometroak. Volleringek hartu du aurrea azken esprintean, baina Reusserrek aurreratu egin du. Irabazi egin du etapa.