Itxi

APIRILAK 3, ASTELEHENA

2023ko Euskal Herriko Itzuliko 1. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Gasteiz–Bastida (165,4 km)

J. E. / A. A. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Lasterketaren lehen egunean, tropela Araban izango da. Baliteke haize bizia ibiltzea, eta horrek txirrindularien jardunean eragina izatea; hartara, adi-adi izan beharko dira.

2023ko Itzuliko 1. etaparen profila. Argazkia: Itzulia

2023ko Euskal Herriko Itzuliaren lehen etapa Gasteiztik aterako da (12:59an, irteera neutralizatua; 13:21ean, irteera erreala), apirilaren 3an, eta Bastidan amaitu, 165,4 kilometroko ibilbidea eginda. Txirrindulariak Araban emango dute egun osoa.

Itzuliaren lehen jardunaldian, hala, bi esprint berezi izango dira: 110. kilometroan, Bastidan, bata; eta 145.ean, Guardian, bestea. Horrez gain, tropelak mendiko sailkapenerako balio duen lehen mendatea igo beharko du 33. kilometroan: Opakua. 7,1 kilometroko igoera izango da, % 5,8ko batez besteko maldekin. Horrek zehaztuko du egunaren amaieran zein txirrindularik jantziko duen Mendiko Sari Nagusiaren lehen maillota.

Nolanahi ere, nahiz eta lehen etapan beste igoera puntuagarririk ez dagoen, azken hiru kilometroetan kontuan hartzeko moduko hiru aldapa igo beharko dituzte parte-hartzaileek; izan ere, % 8ko bi eta % 6ko beste bat daude aurreikusita azken tarte horretan. Esprinterren taldeak lasterketa kontrolatzen ahaleginduko dira, baina lan zaila izango dute, amaiera horrek zapuztu ahal baitu ordura arte egindakoa. Horrez gain, gerta liteke haizea agertzea, eta horrek urduritasuna eragin dezake etapan zehar.

Bastidako helmugan lehen postua lortzen duen txirrindularia 2023ko Itzuliaren lehen liderra izango da. Etapa amaiera 17:18 eta 17:43 bitartean izango da, antolatzaileek egindako aurreikuspenaren arabera.

Etapa zuzenean ikusi ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en, 15:00etatik aurrera.

Ikusi bigarren etaparen profila

PROFILA

2023ko Itzuliko 1. etaparen profila. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

IBILBIDEA

2023ko Itzuliko 1. etaparen ibilbidea. Argazkia: Itzulia

 

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 1. etapa (apirilak 3)

Ibilbidea: Gasteiz - Bastida

Distantzia: 165,4 km

Goranzko desnibel metatua: 2.463,9 m

Hasiera-ordua: 13:21

Amaiera-ordua: 17:43 (38 km/h) | 17:29 (40 km/h) | 17:18 (42 km/h)


1. ETAPAKO MENDATEAK

Opakua mendatearen profila. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

1. ETAPAKO AZKEN KILOMETROAK

2023ko Itzuliko 1. etaparen azken kilometroak. Argazkia: Itzulia

 

Albisteak (5)