Itxi

Apirilak 1, astelehena

2024ko Euskal Herriko Itzuliko 1. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Irun-Irun (10 km, erlojupekoa)

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Erlojupeko etapa batek emango dio hasiera 2024ko Euskal Herriko Itzuliari; iaz ez zen modalitate horretako etaparik izan. Irunen jokatuko dute eta 10 kilometroko ibilbidea izango du; horretan, 3. mailako igoera bat ere izango da.

2024ko Euskal Herriko Itzuliaren 1. etapako profila. Irudia: itzulia.eus.

2024ko Euskal Herriko Itzuliaren lehenengo etapa apirilaren 1ean jokatuko dute, Irunen hasi eta amaituko da, eta 10 kilometroko banakako erlojupeko bat izango da.

Aurreneko jardunaldi honetan, Itzuliak erlojupekoa berreskuratuko du; izan ere, iaz, 2023an, antolatzaileek ez zuten erlojupekorik prestatu ibilbidean. 2022an, aldiz, erlojupeko batek eman zion Itzuliari, Hondarribian; 7,5 kilometroko ibilbidea izan zuen etapa hark, hau da, orain Irunen jokatuko dutenak baino apur bat gutxiago, eta Primoz Roglic esloveniarrak eskuratu zuen garaipena orduan.

2024ko Itzuliaren lehenengo etapa honetan mendiko sailkapenerako igoera bat ere izango da, 3. mailakoa, Olaberria. Lasterketako 4,4. kilometroan izango da pankarta, eta mendateak 1,7 kilometro ditu, % 5,2ko malda, batezbeste. Aurretik, antolatzaileek nabarmendu dutenez, etapa hasi eta berehala, txirrindulariek galtzada harriko eremu bati egin beharko diote aurre, bai eta % 10eko malda duen aldapa bati ere.

Helmuga Irungo Udaletxearen plazan izango da, eta aurretik, ziklistek Olaberria auzoa zeharkatu eta azken aldapatxo bat igoko dute.

Aurreikuspena da ez izatea alde handirik Itzulia irabazteko lehian dauden txirrindularien artean, baina erlojupekoak erakutsiko du zein sasoi puntutan dauden txirrindulari indartsuenek. Horrez gain, jakina, ikusiko dugu nork janzten duen 63. Euskal Herriko Itzuliaren lehenengo maillot horia.

PROFILA

2024ko Euskal Herriko 1. etaparen profila. Irudia: itzulia.eus.

--------------------

IBILBIDEA

2024ko Euskal Herriko Itzuliaren 1. etapako ibilbidea. Irudia: itzulia.eus.

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 1. etapa (apirilak, 1).

Ibilbidea: Irun-Irun.

Distantzia: 10 kilometro (banakako erlojupekoa).

Goranzko desnibel metatua: 184 metro.

Hasiera ordua: lehenengo txirrindularia, 14:10ean; azken txirrindularia, 17:17ean.

Amaiera ordua: lehenengo txirrindularia, 14:23an; azken txirrindularia, 17:30ean. 

1. ETAPAKO MENDATEAK

Olaberriako mendatea, 2024ko Euskal Herriko Itzuliaren 1. etapan. Irudia: itzulia.eus.

--------------------

1. ETAPAKO AZKEN KILOMETROAK

2024ko Euskal Herriko Itzuliaren 1. etapako azken kilometroak. Irudia: itzulia.eus.

Albisteak (1)