4. etapa
4. etapa bertan behera utzi dute eta sei iheslariek bakarrik jokatuko dute garaipen partziala
EITB MEDIA
Tropelak martxa neutralizatua egingo du Legutioraino eta helmugatik gertu iheslariek garaipena izango dute jokoan esprintean.
Itzulia 2024ko antolatzaileek laugarren etapa bertan behera uztea erabaki dute, helmugatik 34 kilometrora izan den eroriko larriaren ondorioz. Kontuak horrela, istripua gertatu den unean ihes eginda zeuden sei txirrindulariek bakarrik jokatuko dute garaipen partziala.
Tropelak martxa neutralizatua egingo du Legutioraino eta helmugatik gertu iheslariek garaipena izango dute jokoan esprintean.
Mikel Retegi (Kern Farma), Joseba Lopez (Caja Rural), Louis Meintjes (Intermarché-Wanty), Mathieu Burgaudeau (Energias Totales), Reuben Thompson (Groupama-FDJ) eta Karel Vacek (Burgos-BH) txirrindulariek jokatuko dute garaipen partziala.