Apirilaren 1etik 6ra
Euskal Herriko Itzulia abian da, astelehenetik aurrera
Erredakzioa
Ibilbidea gogorra da, eta bi etapa maldan gora bukatuko dira, La Lejanakoa (3. etapan) eta ohikoa den Arrateko Igoerakoa (4.ean). Azken jardunaldia 22 kilometroko erlojupekoa izango da, Beasainen.
2013ko Euskal Herriko itzulia astelehenean hasiko da. Elgoibarretik aterako da eta larunbatean amaituko da Beasainen jokatuko den erlojuaren kontrako etaparekin. Ibilbide gogorra da aurtengoa, eta guztira, 32 mendate gainditu beharko ditu tropelak.
Maldan gora bi etapa bukatuko dira, La Lejanakoa (3. etapan) eta ohikoa den Arrateko Igoerakoa (4.ean). Gainera, 5. jardunaldiak hamar mendate izango ditu, eta azken etapa 22 kilometroko erlojupekoa izango da, Beasainen.
21 taldek hartuko dute parte aurtengo edizioan. WorldTourrekoak aparte, Cofidis eta Caja Rural ere arituko dira.
Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) eta Alberto Contador (Team Saxo-Tinkoff) dira 53. edizioko favorito nagusiak. Samuelek iaz irabazi zuen lasterketa, eta Contadorrek, berriz, 2008an eta 2009an.
Hala ere, Sanchezek eta Contadorrek arerio azpimarragarriak izango dituzte; Richie Porte (Sky) eta Beñat intxausti (Movistar) esaterako.
eitb.com-ek eta ETB-1ek zuzenean eskainiko dituzte Euskal Herriko etapa guztiak.
1. etapa. Astelehenean, apirilaren 1ean: Elgoibar - Elgoibar, 156,5 km
30 km. Asensio (2.)
72 km. Itziar (3.)
88,9 km. Endoia (2.)
100 km. Azurki (1.)
122,5 km. Kalbario (3.)
149,3 km. San Miguel (2.)
2. etapa: Asteartean, apirilaren 2an : Elgoibar - Vitoria/Gasteiz, 170,2 km
18,8 km. Elgeta (2.)
48,5 km. Gatzaga (2.)
114,3 km. Gasteiz (3.)
144,2 km. San Martín (3.)
161 km. Zaldiaran (3.)
3. etapa: Asteazkenean, apirilaren 3an: Vitoria/Gasteiz - Trapagaran/La Lejana, 167,7 km
46,5 km. Zarate (3ª)
105,6 km. Humaran (3ª)
133,2 km. La Reineta (2ª)
152,3 km. Cobaron (3ª)
Helmuga La Lejana (2ª)
4. etapa: Ostegunean, apirilaren 4an: Trapagaran - Eibar/Arrate. 151,6 km
59,4 km. Pagatza (2.)
86,6 km. Karabieta (2.)
96,6 km. Miñota (3.)
116,1 km. Ixua (1.)
130,2 km. San Miguel (2.)
149,6 km. Usartza (1.)
5. etapa: Ostiralean, apirilaren 5ean: Eibar - Beasain, 166,1 km
11,5 km. Azkarate (3.)
31,9 km. Urraki (1.)
40,5 km. Santa Agueda (3.)
59,5 km. Mandubia (3.)
83,7 km. Olaberria (2.)
99,4 km. Gabiria (3.)
112,1 km. Olaberria (2.)
133,7 km. Gabiria (3.)
147,1 km. Barbaris (2.)
160,3 km. Olaberria (2.)
6. etapa: Larunbatean, apirilaren 6an: Beasain - Beasain 22 kilometroko erlojupekoa