2014
Ordiziak hartuko du Itzuliko lehen etapa
Erredakzioa
825 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek sei jardunalditan. Arrateko igoera mitikoa laugarren etapan izango da.
Apirilaren 7an jokatuko da 2014ko Euskal Herriko Itzuliko aurreneko etapa. Ordizian hasi eta Ordizian amaituko da, 154 kilometro egin eta gero.
Bigarren jardunaldian, 155 kilometro egin beharko dituzte, Ordiziatik Urdazubira.
3. etapak Gasteizen izango du amaiera, eta Itzuliko luzeena izango da (ia 200 kilometro). 2013an Daryl Impeyk irabazi zuen Arabako hiriburuan.
Laugarren jardunaldia izango da Itzuliko egun handia: Gasteizen hasi eta Eibarren bukatuko da, Arraten. Iaz Nairo Quintana Itzuliko irabazleak erdietsi zuen garaipena bertan.
Hurrengoa, 5.a, Eibarren hasi eta Markina-Xemeinen amaituko da (160 km).
Azken etapa, lasterketa erabakitzeko, erlojuaren kontra 25 kilometro egingo dituzte, Markinan bertan.
2014ko Itzuliko etapak
1. etapa: Ordizia - Ordizia (153,4 km)
2. etapa: Ordizia - Urdazubi (155,8 km)
3. etapa: Urdazubi - Gasteiz (194,7 km)
4. etapa: Gasteiz - Arrate, Eibar (151 km)
5. etapa: Eibar - Markina-Xemein (160,2 km)
6. etapa: Markina-Xemein - Markina-Xemein (ITT) (25,9 km)
Datuak: itzulia.net