Contador-Valverde, faborito
Ikuskizuna, abian
Erredakzioa
Izen handiko txirrindulariek hartuko dute parte Itzulian, baina Valverde eta Contador sasoiko daude eta faborito nagusiak dira.
Euskal Herriko Izuliko 54. edizioa astelehenean hasiko da Ordizian eta larunbatean amaituko da Markinan. UCI Protourreko lasterketak luxuzko parte-hartzea du, baina bi txirrindulari dira besteak baino faborito: Alberto Contador eta Alejandro Valverde.
Biak sasoiko daude eta Itzulia irabazteko hautagai nagusiak dira. Valverdek Indurain Sari Nagusia irabazi berri du eta bere taldea indartsu da oso: Jose Joaqun Rojas, Jesus Herrada, Beñat Intxausti eta Ion eta Gorka Izagirre anaiekin; Contadorrek ordea, Tinkoff-Saxon, Jesus Hernandez eta Roman Kreuziger izango ditu ondoa.
Gainerako taldeak eta txirrindulari nagusienak honako hauek dira: AG2R La Mondiale (Betancurt), Astana (Kessiakoff), Belkin (Gesink y Mollema), BMC (Evans, Gilbert, Samuel Sánchez y Van Garderen), Caja Rural (Luis León Sánchez), Garmin (Hesjedal), Katusha (Kolobnev), Lampre Merida (Rui Costa, Cunego, Horner), Omega Pharma (Martin, Kwiatkowski), Orica GreenEdge (Matthews), Giant Shimano (Barguil), Sky (Nieve, Kiryienka), Treck Facktory (Andy y Frank Schleck, Kiserlovski, Zubeldia), Cannondale (Caruso, Ratto y Sarmiento), FDJ (Pinot y Elissonde), Lotto Belisol (Van den Broeck y Monfort) y Europcar (Arashiro y Kern).
IBILBIDEA
IKUSI PROFILA 1. etapa: Ordizia - Ordizia (153,4 km)
IKUSI PROFILA 2. etapa: Ordizia - Urdazubi (155,8 km)
IKUSI PROFILA 3. etapa: Urdazubi - Gasteiz (194,7 km)
IKUSI PROFILA 4. etapa: Gasteiz - Arrate (151 km)
IKUSI PROFILA 5. etapa: Eibar - Markina (160,2 km)
IKUSI PROFILA 6. etapa: Markina - Markina (25,9 km)