55. edizioan
13 euskal txirrindulari
Isusko AB
Bilboko irteeran, bost talde ezberdinetan banatuta, hamahiru euskal txirrindulari izango dira. Movistar Teamen bost izango dira.
Euskaltel-Euskadik agur esan zuenean mina handia egin zion gure txirrindularitzari, euskal parte-hartzaileen kopurua asko jaitsi baita UCI World Tourreko lasterketetan.
Halere, Euskal Herriko Itzulia galdu nahi ez duten lasterketa da, beraz, Itzuliarekin hitzordua dute askok.
Movistar Team taldeak bost euskaldun ditu, Igor Anton, Castroviejo, Intxausti eta Izagirre anaiak. Hirurekin TEAM SKY (Mikel Nieve, David Lopez eta Zandio) eta Caja Rural (Pello Bilbao, Omar Fraile ets Amets Txurruka) daude.
Euskal txirrindulari bakarra dute Astanak (Mikel Landa) eta TREK Factoyk (Haimar Zubeldia).
13 EUSKAL TXIRRINDULARI
TEAM SKY
21. NIEVE, Mikel
24. LOPEZ, David
28. ZANDIO, Xabier
MOVISTAR TEAM
33. ANTON, Igor
34. CASTROVIEJO, Jonathan
36. INTXAUSTI, Beñat
37. IZAGIRRE, Gorka
38. IZAGIRRE, Ion
ASTANA PRO TEAM
91. LANDA, Mikel
TREK FACTORY RACING
163. ZUBELDIA, Haimar
CAJA RURAL - SEGUROS RGA
173. BILBAO, Pello
176. FRAILE, Omar
178. TXURRUKA, Amets