Itxi

Apirilaren 6tik 11ra

Gaur hasiko da Itzulia 2015

Agentziak | Erredakzioa

Lasterketa gaur hasiko da Bilbon, Nairo Quintana faborito nagusi dela, eta ohiko ibilbide gogorrarekin. Kwiatkowski, Peraud, Pinot eta ‘Purito’ izango dira kolonbiarraren aurkari nagusiak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Nairo Quintanaren eta Michal Kwiatkowskiren arteko buruz burukoari Joanquim 'Purito' Rodriguezen izena gehitu zaio azken orduetan. Horiek dira 2015eko Euskal Herriko Itzulian arituko diren izen handietako batzuk. Lasterketa UCI Protour egutegiko garrantzitsuenena artean dago, eta aurten Bilbon hasiko da, gaur, larunbatean amaitzeko, ohiko gogortasuna duen ibilbidea eginda.

Lasterketa zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

Jean-Christophe Peraud eta Thiabut Pinot frantziarrak ere Euskal Herriko errepideetan izango dira, iazko Frantziako Tourreko podiumean izan ziren biak. Frantziarrak ere azken garaipena lortzeko hautagaien artean daude, baina ez dira bakarrak.

Baina aurreikuspen guztiek Nairo Quintana ematen dute faborito nagusi. Kolonbiarrak Italiako Giroa irabazi zuen iaz, eta egungo txirrindularitzako izar handia da. Movistar taldekoak badaki zer den Itzulia irabaztea, 2013ko edizioan gailendu zen, bere ospea handituz.

Aurreikuspen horiek ere Michal Kwiatkowski aipatzen dute Quintanaren aurkari nagusi gisa. Poloniarra errepideko egungo txapelduna da, eta 2014ko Itzulian bigarren izan zen Alberto Contadorren atzetik. Madrildarra ez da aurtengo edizioan lehiatuko.

'Purito' eta Katusha taldea ere kontuan izan beharrekoak dira. Kataluniarrak Dani Moreno eta Simon Spilak izango ditu taldekide, besteak beste.

Parte-hartzaileen maila ikusita, ikuskizuna espero da Euskal Herriko errepideetan. Ibilbidea, ohi bezala, gogorra da: Arratera igoera, azken eguneko erlojupekoa eta etapa ezberdinetan dauden maldak izango dira gakoa.

Etapak:

Apirilak 6  Lehenengo etapa Bilbo-Bilbo (162,7 km.)

Apirilak 7  Bigarren etapa Bilbao/Vitoria (175,4)

Apirilak 8  Hirugarren etapa Gasteiz-Zumarraga (170,7)

Apirilak 9  Laugarren etapa Zumarraga/Arrate (162,2)

Apirilak 10  Bosgarren etapa Eibar/Aia (155,5)

Apirilak 11  Seigarren etapa Aia-Aia (18,3/CRI)

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)