Apirilaren 4tik 9ra
Contador, Aru eta Quintana, Itzuliko izar nagusienen artean
Agentziak | Erredakzioa
Mikel Landa eta Igor Anton izango dira euskal ordezkariak, besteak beste.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Alberto Contador, Fabio Aru eta Nairo Quintana dira Euskal Herriko Itzuliko 56. edizioa irabazteko faborito nagusiak. Lasterketa apirilaren 4an hasiko da Etxebarrian, Bizkaian, eta 9an amaituko da, Eibarren. ETB1ek zuzenean emango du lasterketa.
Itzuliaren antolatzaileek dortsalen behin behineko zerrenda eman dute. Aipatzekoa da Alberto Contador Tinkoff taldeko burua. Madrildarraren taldekideen artean, Roman Kreuziger egongo da.
Contadorrek Frantziako bi Tour, Espainiako hiru Vuleta eta Italiako bi Giro irabazi ditu. Fabio Aru (Astana) Vueltako azken irabazlea eta Nairo Quintana Movistarreko liderra eta aurreko Tourreko bigarren sailkatua izango ditu aurkari, besteak beste.
Horiekin batera izango dira, Robert Gesink (Lotto), Bauke Mollema (Trek), Tony Gallopin (Lotto Soudal), Pierre Roland (Cannondale), Rui Costa (Lampre) eta Thibaut Pinot (FDJ).
Mikel Landa, Igor Anton eta Samuel Sanchez
Euskal ordezkariei dagokienez, Mikel Landa eta Igor Anton dira esanguratsuenak. Arabarra Skyko taldeburua izango da, eta Anton, berriz, Dimension Datarekin arituko da. Samuel Sanchezek ere parte hartuko du, BMC taldearekin.
Euskal Herriko Itzuliko ibilbidea eta etapak