Itxi

2. etapa

Mikel Landak garaipena eta lidergoa lortu ditu, erakustaldia emanda

Erredakzioa

Sky taldeko euskal txirrindulariak 2. etapa irabazi du, eta bera da lasterketako lider berria. Ihes eginda iritsi da Keldermanekin batera eta holandarra gainditu du Garrastatxuko helmugan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Mikel Landa (Sky) euskal txirrindulariak garaipena lortu du Euskal Herriko Itzuliaren bigarren etapan. Garaipenaz gain, liderraren elastikoa jantzi du Arabako txirrindulariak. Bigarren etapak 174,2 kilometroko ibilbidea izan du Markina-Xemein eta Garrastatxuko mendate gainean.

Garrastatxuko igoeran erabaki da garaipena. Landa ihes eginda iritsi da helmugara Wilco Keldermanekin (Lotto Nl-Jumbo) batera, baina igoerako azken metroetan Arabako txirrindularia nagusitu da. Kelderman bigarren izan da, segundo bakarrera eta Sergio Henao hirugarren, 5 segundora. Ondoren, Samuel Sanchezek (BMC) gurutzatu du etapa 7 segundora eta Alberto Contador (Tinkoff), Landarengandik 11 segundora iritsi da.

"600">"600">

Albisteak (2)

Bideoak (3)