Itxi

Apirilak 3

Iruñea, Itzuliko irteerako protagonista

eitb.eus

Leer en Castellano

Lasterketa zuzenean eskainiko da Euskal Telebistan eta eitb.eus-en; iaz, 70 herrialde ezberdinetan 16 milioi pertsonek ikusi zuten.

Euskal Herriko Itzuliko 57. edizioa Iruñea izango du ardatz lehenengo etapetan.

Lasterketako aurreneko bi etapek, apirilaren 3an eta 4an, Nafarroako hiriburuan izango dute irteera. Guztira 20 talde eta 160 txirrindulari izango dira irteeran, horien artean, izen handiko eta faborito asko, esaterako Alberto Contador, Alejandro Valderde, Sergio Luis Henao eta Izagirre anaiak.

Julian Erasok, Itzuliko zuzendariak, Iruñea Itzuliko irteera hartzen lehenengo aldia izango dela esan du gaur eta Alberto Contadorrek Jose Antonio Gonzalezen marka hautsi dezakeela (4 garaipen).

Lehengo etapak 153 kilometro izango ditu, Gaztelu Plazatik irtengo da Elguesibarren amaitzeko. Bigarrenak irteera puntu bera izango du, baina helmuga Eltziegon izango da.

 

Albisteak (3)