2. etapa
Albasinik irabazi du etapa eta Matthewsek jarraitzen du lider
Erredakzioa
Michael Albasinik (ORICA-Scott) irabazi du Euskal Herriko Itzuliaren bigarren etapa. Esprintean nagusitu da Richezeren (bigarren) eta De Bieren (hirugarren) aurretik.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Michael Albasinik (ORICA-Scott) irabazi du Euskal Herriko Itzuliaren 2. etapa eta Michael Matthewsek (Sunweb) jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan. Iruñea eta Eltziego arteko etapak 173,4 kilometroko ibilbidea izan du.
Eguneko ihesaldia etapa hasi bezain laster sortu da. Fabricio Ferrari (Caja Rural) eta Luis Angel Mate (Cofidis) txirrindulariak izan dira protagonista lasterketaren buruan. Ia bost minutuko aldea izan da tropelarekiko eduki duten abantailarik handiena. Igor Anton ere saiatu da lasterketaren burura gerturatzen, baina etsi egin du. Helmugarako 17 kilometro falta izan direnean harrapatu ditu tropelak Ferrari eta Mate eta ihesaldia bertan behera geratu da.
Ondoren, esprinterren taldeak jarri dira tropelaren buruan eta azken metroetan erabaki da etapako irabazlea. Esprintean Albasini nagusitu da Maximiliano Ariel Richeze (bigarren) eta Sean De Bie (hirugarren) menderatuta.