Kargatzen...
Itxi

Apirilaren 2tik 7ra

Arrateko igoerak Itzulia erabakiko du azken etapan

eitb.eus

Leer en Castellano

Lasterketa apirilaren 2an hasiko da, Zarautzen. 23 mendate igoko dituzte, horietariko lau lehen mailakoak.

Euskal Herriko Itzuliko ibilbide ofiziala. Argazkia: www.itzulia.eus

Apirilaren 2tik 7ra ospatuko den 2018ko Euskal Herriko Itzuliaren ibilbidea aurkeztu da ostiral goizean. Etapa guztiak zuzenean emango dituzte ETBk eta eitb.eus-ek.

Lasterketaren 58. edizioak sei etapa izango ditu, horietako bat banakako erlojupekoren kontrako saioa. Ibilbideak, guztira, 805,9 kilometro eta 23 mendate ditu: 1. mailako lau, 2. mailako zazpi eta 3. mailako hamabi.

Berrikuntza gisa, aurten maillot urdina jantziko du txirrindulari batek, sailkapeneko gazterik onena. Gainontzekoak betikoak izango dira: horia liderrarentzat, berdea erregularrenarentzat eta orban zuriduna, mendiko sailkapeneko onenarentzat.

Beste berrikuntza bat gainsariei dagokie. Etapa guztietan, erlokuaren kontrakoan izan ezik, 3, 2 eta 1 segundoko gaisariak izango dira tarteko esprintetan eta 6,3 eta 1 segundokoa helmugan.

Etapen guztiak, zehaztuta:

1. etapa: Zarautz – Zarautz

    Apirilaren 2ko etapa 162,1 kilometrokoa da. Lasterketari hasiera emango zaio 13:17tan Zarautzen eta helmuga ere bertan izango da, Villa Mundaren aurrean, 17:18 eta 17:42 bitartean. Etapa honek bost mendate eta bi sprint ditu:

    -        Jaizkibel 2. mailakoa 57,2 Km-an

    -        Maddiola 3. mailakoa 84,8 Km-an

    -        Sprinta Orion 91,7 Km-an

    -        Garate 3. mailakoa 104,7 Km-an

    -        Sprinta Zumaian 114,2 Km-an

    -        Aia 3. mailakoa 139,9 Km-an

    -        Elkano 2. Mailakoa 155,4 Km-an

     

    2. etapa: Zarautz – Bermeo

      Apirilaren 3ko etapa 152,7 kilometrokoa da. Lasterketa, aurreko egunean bezala, Zarautzen hasiko da 13:33-tan eta Bermeon amaituko da 17:19 eta 17:42 bitartean. Etapa honek lau mendate eta bi sprint ditu:

      -        Natxitua 3. mailakoa 61,3 Km-an

      -        Sprinta Kortezubin 78,4 Km-an

      -        Almika-Sollube 1. mailakoa 100,3 Km-an

      -        Jata 3. mailakoa 135,6 Km-an

      -        Sprinta Bakion 141 Km-an

      -        San Pelayo 2. mailakoa 146,4 Km-an

      3. etapa: Bermeo – Gaubea

        Apirilaren 4ko etapa edizioko luzeena eta 184,8 kilometrokoa da. Lasterketa Bermeoko Kaia Bidean hasiko da 12:35-tan eta Uribarri Gaubean amaituko da 17:16 eta 17:44 bitartean. Etapa honek hiru mendate eta bi sprint izango ditu:

        -        Errigoiti 3. mailakoa 19,1 Km-an

        -        Aretxabalgane 3. mailakoa 34,7 Km-an

        -        La Barrerilla 2. mailakoa 91,4 Km-an

        -        Sprinta Anuncitan 114,8 Km-an

        -        Sprinta Anuncitan 152,8 Km-an

        4. etapa: Lodosa – Lodosa

          Apirilaren 5an, 19,4 kilometroko banakako erlojupekoa jokatuko da. ibilbide laua duena. Irteera eta helmuga herri berean izango dira, Lodosan. Lehen txirrindulariaren irteera 14:10tarako aurrekusita dago eta azkena, berriz, 17:04etan aterako da. Azken txirrindulari hori 17:28ak eta 17:31k artea helmugaratzea espero da.

          5. etapa: Gasteiz – Eibar

            Apirilaren 6ko etapa 164,7 kilometrokoa izango da. Lasterketa Gasteizko Mendizabala parkean hasiko da 13:00-tan eta Eibarren amaituko da 17:18 eta 17:43 bitartean. Etapa honek hiru mendate eta bi sprint ditu:

            -        Sprinta Bergaran 96,5 Km-an

            -        Elosua 2. mailakoa 105 Km-an

            -        Sprinta Loiola 118,2 Km-an

            -        Endoia 2. mailakoa 135,8 Km-an

            -        Azurki 1. mailakoa 144,6 Km-an

            6. etapa:  Eibar – Arrate

              Apirilaren 7ko etapa 122,2 kilometrokoa izango da. Lasterketa Eibarko Untzaga plazan hasiko da 14:11-tan eta Arrateko gailurrean amaituko da 17:21 eta 17:39 bitartean. Etapa honek zortzi mendate eta bi sprint ditu:

              -        Trabakua 3. mailakoa 8,2 Km-an

              -        Gontzagaraigana 3. mailakoa 18,9 Km-an

              -        Bizkaiko Begiratokia 3. mailakoa 25,9 Km-an

              -        Muniketa 3. mailakoa 39,4 Km-an

              -        Elgeta 2. mailakoa 63,4 Km-an

              -        Sprinta Eibarren 83,8 Km-an

              -        Izua 1. Mailakoa 89,6 Km-an

              -        Sprinta Etxeberrian 98,4 Km-an

              -        Urkaregi 3. mailakoa 104,7 Km-an

              -        Usartza 1. mailakoa 119,9 Km

              Albisteak (6)

              Informazio gehiago (1)