Apirilak 2, astelehena
1. etapa: Zarautz – Zarautz (162.1 km)
eitb.eus
Lasterketari hasiera emango zaio 13:17tan Zarautzen eta helmuga ere bertan izango da, Villa Mundaren aurrean, 17:18 eta 17:42 bitartean. Etapa honek bost mendate eta bi esprint ditu.
Apirilaren 2tik 7ra ospatuko da 2018ko Euskal Herriko Itzulia. Etapa guztiak zuzenean emango dituzte ETBk eta eitb.eus-ek.
Lasterketaren 58. edizioak sei etapa izango ditu, horietako bat banakako erlojupekoren kontrako saioa. Ibilbideak, guztira, 805,9 kilometro eta 23 mendate ditu: 1. mailako lau, 2. mailako zazpi eta 3. mailako hamabi.
Etapen guztiak, zehaztuta:
1. etapa: Zarautz – Zarautz
Apirilaren 2ko etapa 162,1 kilometrokoa da. Lasterketari hasiera emango zaio 13:17tan Zarautzen eta helmuga ere bertan izango da, Villa Mundaren aurrean, 17:18 eta 17:42 bitartean. Etapa honek bost mendate eta bi esprint ditu:
- Jaizkibel 2. mailakoa 57,2 Km-an
- Maddiola 3. mailakoa 84,8 Km-an
- Sprinta Orion 91,7 Km-an
- Garate 3. mailakoa 104,7 Km-an
- Sprinta Zumaian 114,2 Km-an
- Aia 3. mailakoa 139,9 Km-an
- Elkano 2. Mailakoa 155,4 Km-an
2. etapa: Zarautz – Bermeo
Apirilaren 3ko etapa 152,7 kilometrokoa da. Lasterketa, aurreko egunean bezala, Zarautzen hasiko da 13:33-tan eta Bermeon amaituko da 17:19 eta 17:42 bitartean. Etapa honek lau mendate eta bi sprint ditu:
- Natxitua 3. mailakoa 61,3 Km-an
- Sprinta Kortezubin 78,4 Km-an
- Almika-Sollube 1. mailakoa 100,3 Km-an
- Jata 3. mailakoa 135,6 Km-an
- Sprinta Bakion 141 Km-an
- San Pelayo 2. mailakoa 146,4 Km-an
3. etapa: Bermeo – Gaubea
Apirilaren 4ko etapa edizioko luzeena eta 184,8 kilometrokoa da. Lasterketa Bermeoko Kaia Bidean hasiko da 12:35-tan eta Uribarri Gaubean amaituko da 17:16 eta 17:44 bitartean. Etapa honek hiru mendate eta bi sprint izango ditu:
- Errigoiti 3. mailakoa 19,1 Km-an
- Aretxabalgane 3. mailakoa 34,7 Km-an
- La Barrerilla 2. mailakoa 91,4 Km-an
- Sprinta Anuncitan 114,8 Km-an
- Sprinta Anuncitan 152,8 Km-an
4. etapa: Lodosa – Lodosa
Apirilaren 5an, 19,4 kilometroko banakako erlojupekoa jokatuko da. ibilbide laua duena. Irteera eta helmuga herri berean izango dira, Lodosan. Lehen txirrindulariaren irteera 14:10tarako aurrekusita dago eta azkena, berriz, 17:04etan aterako da. Azken txirrindulari hori 17:28ak eta 17:31k artea helmugaratzea espero da.
5. etapa: Gasteiz – Eibar
Apirilaren 6ko etapa 164,7 kilometrokoa izango da. Lasterketa Gasteizko Mendizabala parkean hasiko da 13:00-tan eta Eibarren amaituko da 17:18 eta 17:43 bitartean. Etapa honek hiru mendate eta bi sprint ditu:
- Sprinta Bergaran 96,5 Km-an
- Elosua 2. mailakoa 105 Km-an
- Sprinta Loiola 118,2 Km-an
- Endoia 2. mailakoa 135,8 Km-an
- Azurki 1. mailakoa 144,6 Km-an
6. etapa: Eibar – Arrate
Apirilaren 7ko etapa 122,2 kilometrokoa izango da. Lasterketa Eibarko Untzaga plazan hasiko da 14:11-tan eta Arrateko gailurrean amaituko da 17:21 eta 17:39 bitartean. Etapa honek zortzi mendate eta bi sprint ditu:
- Trabakua 3. mailakoa 8,2 Km-an
- Gontzagaraigana 3. mailakoa 18,9 Km-an
- Bizkaiko Begiratokia 3. mailakoa 25,9 Km-an
- Muniketa 3. mailakoa 39,4 Km-an
- Elgeta 2. mailakoa 63,4 Km-an
- Sprinta Eibarren 83,8 Km-an
- Izua 1. Mailakoa 89,6 Km-an
- Sprinta Etxeberrian 98,4 Km-an
- Urkaregi 3. mailakoa 104,7 Km-an
- Usartza 1. mailakoa 119,9 Km