Itxi

Apirilak 3, asteartea

2. etapa: Zarautz – Bermeo (152.7 km)

eitb.eus

Lasterketa, aurreko egunean bezala, Zarautzen hasiko da 13:33-tan eta Bermeon amaituko da 17:19 eta 17:42 bitartean. Etapa honek lau mendate eta bi esprint ditu.

Euskal Herriko Itzuliko ibilbide ofiziala. Argazkia: www.itzulia.eus

Apirilaren 2tik 7ra ospatuko da 2018ko Euskal Herriko Itzulia. Etapa guztiak zuzenean emango dituzte ETBk eta eitb.eus-ek.

Lasterketaren 58. edizioak sei etapa izango ditu, horietako bat banakako erlojupekoren kontrako saioa. Ibilbideak, guztira, 805,9 kilometro eta 23 mendate ditu: 1. mailako lau, 2. mailako zazpi eta 3. mailako hamabi.

Etapen guztiak, zehaztuta:

1. etapa: Zarautz – Zarautz


    Apirilaren 2ko etapa 162,1 kilometrokoa da. Lasterketari hasiera emango zaio 13:17tan Zarautzen eta helmuga ere bertan izango da, Villa Mundaren aurrean, 17:18 eta 17:42 bitartean. Etapa honek bost mendate eta bi esprint ditu:

    -        Jaizkibel 2. mailakoa 57,2 Km-an

    -        Maddiola 3. mailakoa 84,8 Km-an

    -        Sprinta Orion 91,7 Km-an

    -        Garate 3. mailakoa 104,7 Km-an

    -        Sprinta Zumaian 114,2 Km-an

    -        Aia 3. mailakoa 139,9 Km-an

    -        Elkano 2. Mailakoa 155,4 Km-an

    2. etapa: Zarautz – Bermeo


      Apirilaren 3ko etapa 152,7 kilometrokoa da. Lasterketa, aurreko egunean bezala, Zarautzen hasiko da 13:33-tan eta Bermeon amaituko da 17:19 eta 17:42 bitartean. Etapa honek lau mendate eta bi esprint ditu:

      -        Natxitua 3. mailakoa 61,3 Km-an

      -        Sprinta Kortezubin 78,4 Km-an

      -        Almika-Sollube 1. mailakoa 100,3 Km-an

      -        Jata 3. mailakoa 135,6 Km-an

      -        Sprinta Bakion 141 Km-an

      -        San Pelayo 2. mailakoa 146,4 Km-an

      3. etapa: Bermeo – Gaubea


        Apirilaren 4ko etapa edizioko luzeena eta 184,8 kilometrokoa da. Lasterketa Bermeoko Kaia Bidean hasiko da 12:35-tan eta Uribarri Gaubean amaituko da 17:16 eta 17:44 bitartean. Etapa honek hiru mendate eta bi sprint izango ditu:

        -        Errigoiti 3. mailakoa 19,1 Km-an

        -        Aretxabalgane 3. mailakoa 34,7 Km-an

        -        La Barrerilla 2. mailakoa 91,4 Km-an

        -        Sprinta Anuncitan 114,8 Km-an

        -        Sprinta Anuncitan 152,8 Km-an

        4. etapa: Lodosa – Lodosa

          Apirilaren 5an, 19,4 kilometroko banakako erlojupekoa jokatuko da. ibilbide laua duena. Irteera eta helmuga herri berean izango dira, Lodosan. Lehen txirrindulariaren irteera 14:10tarako aurrekusita dago eta azkena, berriz, 17:04etan aterako da. Azken txirrindulari hori 17:28ak eta 17:31k artea helmugaratzea espero da.

          5. etapa: Gasteiz – Eibar


            Apirilaren 6ko etapa 164,7 kilometrokoa izango da. Lasterketa Gasteizko Mendizabala parkean hasiko da 13:00-tan eta Eibarren amaituko da 17:18 eta 17:43 bitartean. Etapa honek hiru mendate eta bi sprint ditu:

            -        Sprinta Bergaran 96,5 Km-an

            -        Elosua 2. mailakoa 105 Km-an

            -        Sprinta Loiola 118,2 Km-an

            -        Endoia 2. mailakoa 135,8 Km-an

            -        Azurki 1. mailakoa 144,6 Km-an

            6. etapa:  Eibar – Arrate


              Apirilaren 7ko etapa 122,2 kilometrokoa izango da. Lasterketa Eibarko Untzaga plazan hasiko da 14:11-tan eta Arrateko gailurrean amaituko da 17:21 eta 17:39 bitartean. Etapa honek zortzi mendate eta bi sprint ditu:

              -        Trabakua 3. mailakoa 8,2 Km-an

              -        Gontzagaraigana 3. mailakoa 18,9 Km-an

              -        Bizkaiko Begiratokia 3. mailakoa 25,9 Km-an

              -        Muniketa 3. mailakoa 39,4 Km-an

              -        Elgeta 2. mailakoa 63,4 Km-an

              -        Sprinta Eibarren 83,8 Km-an

              -        Izua 1. Mailakoa 89,6 Km-an

              -        Sprinta Etxeberrian 98,4 Km-an

              -        Urkaregi 3. mailakoa 104,7 Km-an

              -        Usartza 1. mailakoa 119,9 Km

              Informazio gehiago (1)