Itxi

Euskal Herriko Itzulia

Samuel Sanchez, faborito Kiroljokoako apustuetan eta eitb.com-en

Erredakzioa

Apostuzaleentzat eta gure webguneko erabiltzaileentzat Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak irabaziko du Euskal Herriko Itzulia.

Astelehenean Euskal Herriko Itzuliaren 51. edizioa hasiko da eta begirada guztiak Samuel Sanchezengan jarrita daude. Euskaltel-Euskadiko txirrindularia faboritoen zerrendaren buru da komunikabideentzat, zaletuentzat…eta baita apustuetan ere. Kiroljokoa, txirrindularitza apustuetan erreferente dena, nazioarteko egutegiko froga guztietan apustuak eskaintzen ditu eta, nola ez, Euskal Herriko Itzulian apustu aukera berezia prestatu du txirrindularitza zaletuentzat.

Samuel Sanchez Kiroljokoaren faboritoa da lasterketa irabazteko, Tony Martin, Andreas Klöden eta Frank Schleck-ek jarraituta. Baina lasterketaren eta etapa bakoitzaren irabazleaz gain, zaletuek Euskaltel-Euskadik etaparik irabaziko duen, zein txirrindulari igoko diren podiumera edo txirrindularien arteko buruz-burukoak asmatu ditzakete. Zaletuek bere aurreikuspenak etapa bakoitza hasi baino lehen edo lasterketan zehar egin ditzakete, hau da, zuzeneko apustuetan, non irabaz daitezkeen sariak aldatuz doaz lasterketa igaro ahala.

Hauek dira Kiroljokoaren aurreikuspen batzuk:

S. Sánchez 4,00

A. Klöden 8,00

L. Leipheimer 12,00

R. Gesink 15,00

T. Martin 5,00

F. Schleck 10,00

C. Horner 14,00

A. Schleck 19,00

*Kuota (zenbaki) bakoitzak iragarpen horren alde apustu eginiko euro bakoitzagatik irabazi daitekeena erakusten du, iragarpen hori irabazlea bada. Adibidea: "Gesink irabazle" iragarpenera 10 euro apustu eginez irabazi daitekeena = 10 x 15 = 150 euro. Aurreikuspen baten kuota zenbat eta txikiago izan, aurreikuspen horrek aukera gehiago dituela esan nahi du.

Apustu guzti hauek eskuragarri daude Kiroljokoak Euskal Herrian dituen Apustu-etxeetan, tabernetan eta joko aretoetako apustu kornerretan (ikusi kokapenak www.kiroljokoa.com-en).

Samuel&' || 'nbsp;Sanchez, faboritoa eitb.com-en ere

Euskaltel-Euskadiko txirrindularia apostuetan ezik faboritoa da eitb.com-ek publikatu duen ikestan, hau da, gure webguneko erabiltzaileen %50ak uste du&' || 'nbsp;Samuel&' || 'nbsp;Sanchezek irabaziko duela aurtengo Euskal Herriko&' || 'nbsp;Itzulia. Bigarren faboritoa Amets Txurruka da botoen %25arekin eta Frank&' || 'nbsp;Schleck da hirugarren faboritoa botoen %7,14ko portzentaiarekin.