Itxi

3. etapa

Euskal Herriko Itzulia: Vinokourovek irabazi du Murgian

Erredakzioa

Astana taldeko txirrindulariak eraso gogorra egin du helmugatik hiru kilometrora eta garaipena lortu du. Joaquim Rodriguezek lidertza berreskuratu du helmugan lortutako puntuak direla eta.

Alexandre Vinokourov (Team Astana) izan da Murgiako helmugan garailea, Euskal Herriko Itzuliko hirugarren etapan. Vinokourovek Altubeko jaitsieran egin du erasoa eta tropela 8 segundora heldu da helmugara. Tropelan Oscar Freire (Rabobank) izan da azkarrena Martensen (Rabobank) aurretik.

Gainera, Joaquim Rodriguezek lidertza berreskuratu du helmugan lortu dituen puntuengatik. Beraz, sailkapen nagusian Katushako txirrindularia da lehena eta denbora berdinera Andreas Klodenek eta Samuel Sanchezek jarraitzen dute.

3. etapa:

1. Alexandr Vinokourov (Astana) 4:20:37
2. Oscar Freire (Rabobank) + 8
3. Paul Martens (Rabobank) d.b.
4. Pim Ligthart (Vacansoleil) d.b.
5. Mikael Cherel (AG2R) d.b.
6. Egoitz Garcia (Caja Rural) d.b.
7. Francesco Gavazzi (Lampre-ISD) d.b.
8. Chris Horner (RadioShack) d.b.
9. .Giampaolo Caruso (Katusha) d.b.
10. Joaquim Rodríguez (Katusha) d.b.

General:

1. Joaquim Rodriguez (Katusha) 12:30:09
2. Andreas Kloden (RadioShack) d.b.
3. Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) d.b.

&' || 'nbsp;

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (5)