UCI WorldTour
Euskal Herriko Itzulia, bertan behera
eitb.eus
2020ko Itzulia ez da jokatuko antolakuntzak ezingo dutela egin esan du. Donostiako klasikoa ere ez.
Your browser doesn’t support HTML5 video
2020ko Euskal Herriko Itzulia azkenean bertan behera geratu da.
Gure errepideetan jokatzen den lasterketarik garrantzitsuena apirilaren 6tik 11ra jokatu behar zen, baina COVID-19aren pandemiak bertan behera utzi zuen.
Hasiera batean, atzeratu eta abuztuko lehen hamabostaldian egitea zen asmoa, baina antolakuntzak azkenean amore eman du. UCI WorldTourreko egutegian lekua aurkitu zuten, baina arrazoi ekonomikoengatik azkenean aurten ez da Itzulirik egongo.
Gauza bera gertatzen da Donostiako Klasikoarekin eta ez da jokatuko.
¿¿ Itzulia Basque Country and San Sebastián Classic cancelled until 2021
— Itzulia Basque Country (@ehitzulia) April 29, 2020
¿¿ La Itzulia Basque Country y la Clásica San Sebastián se cancelan hasta 2021
¿¿ Itzulia Basque Country eta @dklasikoa bertan behera 2021era arte
¿ https://t.co/vqNUwh8QIj #Itzulia #Klasikoa pic.twitter.com/YnIWIZBS46