Kargatzen...
Itxi

UCI WorldTour

Euskal Herriko Itzulia, bertan behera

eitb.eus

Leer en Castellano

2020ko Itzulia ez da jokatuko antolakuntzak ezingo dutela egin esan du. Donostiako klasikoa ere ez.

Your browser doesn’t support HTML5 video

2020ko Euskal Herriko Itzulia azkenean bertan behera geratu da.

Gure errepideetan jokatzen den lasterketarik garrantzitsuena apirilaren 6tik 11ra jokatu behar zen, baina COVID-19aren pandemiak bertan behera utzi zuen. 

Hasiera batean, atzeratu eta abuztuko lehen hamabostaldian egitea zen asmoa, baina antolakuntzak azkenean amore eman du. UCI WorldTourreko egutegian lekua aurkitu zuten, baina arrazoi ekonomikoengatik azkenean aurten ez da Itzulirik egongo.

Gauza bera gertatzen da Donostiako Klasikoarekin eta ez da jokatuko. 

Albisteak (2)

Bideoak (1)