Apirilaren 5etik 10era
2021eko Itzulia, Bilbotik Arratera
EITB MEDIA
Aurtengo edizioa hasteko erlojupekoa prestatu da Bilbon zehar, 13,9 kilometroko luzerarekin, estreinaldiko egunetik lasterketako indartsuenak agerian geratuko dira.
Your browser doesn’t support HTML5 video
OCETAk Itzulia 2021aren ibilbidearen berri eman zuenr. Lasterketa apirilaren 5etik 10era egingo da, 797,6 km zeharkatuz.
Aurtengo edizioa hasteko erlojupekoa prestatu da Bilbon zehar, 13,9 kilometroko luzerarekin, estreinaldiko egunetik lasterketako indartsuenak agerian geratuko dira.
Bigarren etapak, 154,8km, Zallan izango du abiapuntua eta Bizkaitik ibiliko da, Kantabria eta Gaztela-Leongo mugetatik gertu, Sestaon amaitu arte.
Hirugarren jardunaldiak bere horretan mantentzen du iazko proposamena, hau da, Amurrion hasi eta Laudioko Ermualde mendatean bukatu. Etapa aproposa da sailkapen orokorrean aldeak egiteko.
Etaparik luzeenak, 189,1km guztira, Gasteiz eta Hondarribia lotuko ditu; helmuga gipuzkoar herriko hondartza parean izango den arren, amaiera zorrotza izango da, Jaizkibelera eta Erlaitzera igoerak tartean.
Bosgarren etapak, Hondarribian hasita, gipuzkoar kostaldea zeharkatuko du Ondarroara heltzeko. Bertan txirrindulariek hiru mendate gaindituko beharko dituzte helmugara heldu baino lehen.
Gogorrena, amaierarako, horrela izenda zitekeen seigarren, eta azken, etapa Ondarroatik Arratera doana, zazpi mendate puntuagarri baitauzka 111,9 kilometroko ibilbidean. Irabazleak besoak Arraten altxatzeko aukera izango du, Itzuliaren tokirik ikonikoetako batean hain justu ere.
Apirilaren 5etik 10era jokatuko da eta zuzenean emango da ETB1en eta eitb.eus-en.
ETAPAK
1. etapa: apirilak 5, Bilbo-Bilbo, 13,9 km (erlojuaren kontrakoa)
2. etapa: apirilak 6, Zalla-Sestao, 154,8 km
3. etapa: apirilak 7, Amurrio-Ermualde (Laudio), 168 km
4. etapa: apirilak 8, Gasteiz-Hondarribia, 190 km
5. etapa: apirilak 9, Hondarribia-Ondarroa, 161 km
6. etapa: apirilak 10: Ondarroa-Arrate, 112 km
Nafarroatik ez
Antolatzaileek webean adierazi duten bezala aurtengo ibilbidea pandemia dela eta Nafarroa aldera ez joatea erabaki du:
"Une zailak bezain konplexuak pairatzen ari gara mundu osoan. Aurtengo ibilbidearen xedea, ahal den neurrian, pertsonen mugimenduak ekiditea izan da. Ez da komeni lasterketaren burbuila gehiegi mugitzea, kutsatze arriskua txikitze aldera. Nafarroatik pasa gabe bada ere, Itzuliak duen mailako ikuskizuna izango dugu, nazioartean ospe gehien duen lasterketako bat da eta".