Apirilak 6, asteartea
2. etapa: Zalla-Sestao, 154,8 km
EITB MEDIA
Etapa amaitzeko 14 kilometroren faltan igo behar duten 2. Mailako La Asturiana erasoetarako oso aproposa da.
Apirilaren 6an, asteartean Itzuliko bigarren etapa jokatuko da. Irteera Enkarterriko Zallan izango da eta helmuga Ezkerraldeko Sestaon 154,8 kilometro egin eta gero.
Hiru mendate izango dira lasterketan, 80 kilometro eta gero lehen mendatea helduko da, 3. Mailako San Cosme, 20 kilometro geroago 3. Mailako Bezi igo beharko dute eta azken mendatea helmugatik 14 kilometrora bakarrik egongo da. 2. Mailako La Asturiana, bertan erasoak espero dira etapa irabazteko.
Jaitsiera egin eta Sestao herrira joko du tropelak. Azken metroak ere maldan gora dira.
Lasterketa 13:37an hasiko da Zallan.
Egunek mendateak
78,5. km, San Cosme (3. Mailakoa)
103,4. km , Bezi (3. Mailakoa)
140,5. km, La Asturiana (2. Mailakoa)
154,8. km, Helmuga
ETAPAK
1. etapa: apirilak 5, Bilbo-Bilbo, 13,9 km (erlojuaren kontrakoa)
2. etapa: apirilak 6, Zalla-Sestao, 154,8 km
3. etapa: apirilak 7, Amurrio-Ermualde (Laudio), 168 km
4. etapa: apirilak 8, Gasteiz-Hondarribia, 190 km