Itxi

Apirilak 8, osteguna

4. etapa: Gasteiz-Hondarribia, 190 km

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Itzuliko etaparik luzeena izango da, ia 200 kilometro eta lau mendate. Ihesaldietarako egun aproposa.

4. etapa: apirilak 8, Gasteiz-Hondarribia, 190 km: itzulia.eus

Basque Country Itzuliko laugarren jardunaldiak Gasteizen izango du irteera eta 2021eko edizioko etaparik luzeena da. Txirrindulariek 190 kilometro egin beharko dituzte Euskadiko hiriburutik Hondarribiraino.

Eguna gogorra izango da eta eguraldiak laguntzen ez badu etapa zaila izango da seguru.

Lau mendate gainditu beharko dituzte, 3. Mailako Deskarga eta Alkiza, 2. Mailako Jaizkibel eta helmugatik 30 kilometrora azken mendatea eta gogorrena, 1. Mailako Erlaitz. Ihesaldia nahiko denborarekin heldu behar da hona eta indarrak eduki beharko dira Hondarribira heltzeko.

12:46ean eragingo diete pedalei txirrindulariek.

Eguneko Mendateak

55,8. km, Deskarga (3. Mailakoa)

102,4. km, Alkiza (3. Mailakoa)

147,7. km, Jaizkibel (2. Mailakoa)

166,9. km, Erlaitz (1. Mailakoa)

190. km, helmuga: Hondarribia

ETAPAK

1. etapa: apirilak 5, Bilbo-Bilbo, 13,9 km (erlojuaren kontrakoa)

2. etapa: apirilak 6, Zalla-Sestao, 154,8 km

3. etapa: apirilak 7, Amurrio-Ermualde (Laudio), 168 km

4. etapa: apirilak 8, Gasteiz-Hondarribia, 190 km

5. etapa: apirilak 9, Hondarribia-Ondarroa, 161 km

6. etapa: apirilak 10: Ondarroa-Arrate, 112 km

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)