Kargatzen...
Itxi

Prest

Euskaltel-Euskadik Itzulian parte hartuko duten zazpi txirrindulariak iragarri ditu

A. B. | EITB Media

Leer en Castellano

Gotzon Martin, Mikel Bizkarra, Luis Angel Mate, Mikel Aristi, Mikel Iturria, Txomin Juaristi eta Unai Cuadrado izango dira talde 'laranja' osatuko duten txirrindulariak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Euskaltel-Euskadi taldea prest da 2021eko Itzulirako. Astearte honetan lasterketan erabiliko dituzten ekipazioak aurkeztu dituzte, eta taldea osatuko duten zazpi txirrindulariak iragarri ditu.

Gotzon Martin, Mikel Bizkarra, Luis Angel Mate, Mikel Aristi, Mikel Iturria, Txomin Juaristi eta Unai Cuadrado izango dira Euskaltel-Euskadiren zazpikoa osatuko duten mutilak.

Gogoratu, 2021eko Itzuliko etapa guztiak zuzenean jarraitu ahalko dituzula ETB1en eta eitb.eus webgunean apirilaren 5etik 10era artean.

Albisteak (2)

Bideoak (1)