Lesioa
Bizkarrak lepauztaia hautsita du eta Itzuliari agur esan dio
A. B. | EITB Media
Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariak erorikoa izan du bigarren etapan. Ezkerreko lepauztaia hautsita duenez, lasterketa utzi behar izan du.
Euskaltel-Euskadi taldeko Mikel Bizkarra txirrindulariak agur esan dio Euskal Herriko Itzuliari, bigarren etapan izan duen erorikoaren ondorioz ezkerreko lepauztaia hautsita baitu.
"Albiste tristea eguna amaitzeko. Eroriko baten ondorioz, Mikel Bizkarrak ezkerreko lepauztaia hautsi, eta Euskal Herriko Itzulia utzi beharko du. Mikel, animo eta ez etsi!", adierazi du Euskadi Fundazioak twitter sare sozialean.