Diru faltagatik
Euskal Herriko Itzulia eta Donostiako Klasika, arriskuan
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak aurreko urteetan ematen zuen diru laguntza %40an murriztu da eta hau da proba hauek arriskuan jarri dituen arrazoi nagusia.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskal Herriko Itzulia eta San Sebastian Klasika nazioarteko txirrindulartziko egutegiko lasterketa garrantzitsuenetakoak dira eta aurten baliteke proba hauek bertan behera geratzea diru faltagatik.
Eusko Jaurlaritzak ematen zuen diru laguntzarekin burutzen ziren proba hauek, baina 2012rako Jaurlaritzak %40an murriztu du ematen zuen diru laguntza. Dena den, antolakuntzatik esan dute ez dutela horren berri ofizialik izan.
Badaezpada antolakuntza saiatu da babesle berriak lortzen, baina ez du babesle gehiagorik lortu.