Donostiako Klasika ere
Sabadell Guipuzcoanoren babesak bermatu du E.H. Itzulia burutzea
Erredakzioa
Donostiako Klasika abuztuaren 14an burutzea ere bermatuko du antolakuntzak eta bankuak itxi duten akordioak.
Finantzazio eta diru faltagatik 52. edizioa ez burutzeko zotrian egon da. Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarekin burutzen zen proba, baina aurtengo ediziorako Eusko Jaurlaritzak %40an muuriztu du laguntza hori. Arrazoi horregatik kolokan egon da lasterketa.
Antolakuntzak lan handia egin du babesle berriak topatu ahal izateko eta azkenean lortu dute helburua. Banco Sabadell Guipuzcoanorekin akordiora iritsi dira eta aurrekontua betetzeko falta zen dirua (150.000 euro) jarriko du banku honek.
Akordioak, abuztuaren 14ko Donostiako Klasika burutzea ere bermatzen du. Bi lasterketa hauek UCI Pro Tourraren barruan daude eta ospe handikoak dira txirrindularitza munduan.
Antolakuntzak ohar baten bidez eman du akordioaren berri:
Hilabete eta erdi negoziazioetan ibili ondoren, Banco Sabadell Guipuzcoanok babestuko du Euskal Herriko Itzulia. Azken lau urteotan Eusko Jaurlaritzak babestu izan du lasterketa.
Antolakuntzak astelehen honetan bidali die taldeei Euskal Herriko Itzulian parte hartzeko bete beharreko dokumentazioa. Hau guztia UCIri lasterketok burutuko zirela baieztatu ondoren egin dute.
"Aurtengo edizioa zale gipuzkoarren eta Euskadiko zale guztion artean atera dugu aurrera" esan du antolakuntzak eskerrak esan nahian.
'Kontuz 1 euro' kanpainaren bitartez, zaleek eman duten diruari esker, antolakuntzak 10.619 euro batu ahal izan ditu eta asko eskertzen du ekimen hau.