Amorebieta-Etxanon
Euskal Herriko Itzuliaren ostean, Udaberri Saria dator
Erredakzioa
Amorebieta-Etxanon egingo da lasterketa apirilaren 8an. Ohiko ibilbidea izango du eta, parte hartzaileen artean, Euskaltel, Movistar eta Saxo Bank taldeak daude besteak beste.
Datorren apirilaren 8an korrituko da Udaberri Saria Amorebieta-Etxanon (Bizkaia). Euskal Herriko Itzulia apirilaren 7an, larunbatean bukatuko da eta, hurrengo egunean, Udaberri Sariaren txanda izango da.
Udaberri Klasikaren 58. edizioa izango da aurtengoa. Irteera eta helmuga Amorebieta-Etxanon egongo dira, eta 09:15ean hasiko da proba. 171 kilometroko ibilbidea bete beharko dute txirrindulariek.
Amorebietako Txirrindularitza Elkarteak antolatzen du lasterketa eta honako taldeek parte hartuko dutela baieztatu dute:
Euskaltel-Euskadi
Andalucia
Movistar
Orbea
Caja Rural
Burgos BH
Team Saxo Bank (DIN)
Saur-Sojasun (FRA)
EPM-UNE (COL)
Lokosphinx (RUS)
Team Bonitas (RSA)
Gios-Deyser Leon Kastro (GRE)