58. edizioa
Skyk Euskal Herriko Itzulirako taldea jakinarazi du
Erredakzioa
Davide Appollonio, Sergio Henao, Thomas Löfkvist, Lars-Petter Nordhaug, Salvatore Puccio, Michael Rogers, Luke Rowe eta Xabier Zandio dira taldea ordezkatuko duten txirrindulariak.
Team Sky taldeak apirilean izango dituen lasterketa guztietarako taldeak zeintzuk izango diren jakinarazi ditu baita Euskal Herriko Itzulian aurkeztuko duen taldea ere.
Apirilaren 2tik hilabete bereko 7ra arte korrituko da Euskal Herriko Itzulia eta txirrindulari hauek aurkeztuko ditu proba honetarako: Davide Appollonio, Sergio Henao, Thomas Löfkvist, Lars-Petter Nordhaug, Salvatore Puccio, Michael Rogers, Luke Rowe eta Xabier Zandio.