Kargatzen...
Itxi

Apirilaren 4tik 9ra

Gorka Izagirre, Movistarrek Itzulian izango duen zazpikoan

EITB Media

Leer en Castellano

Gipuzkoarrarekin batera, Enric Mas, Oscar Rodriguez, Sergio Samitier, Gregor Muhlberger, Nelson Oliveira eta Antonio Pedrero lehiatuko dira Eusebio Unzueren zuzendaritzapean.

Gorka Izagirre. Argazkia: @Movistar_Team

Movistar taldeak 2022ko Euskal Herriko Itzulian izango den zazpiko taldea konfirmatu du. Lasterketa astelehenean, apirilak 4, abiatuko da, Hondarribitik.

Azken orduko ezustekorik ez bada, apirilaren 2an Miguel Indurain Saria korrituko duen talde berbera eramango du Movistarrek Itzulira: Enric Mas, Oscar Rodriguez, Sergio Samitier, Gregor Muhlberger, Nelson Oliveira eta Antonio Pedrero.

Lasterketa biak zuzenean emango ditu EITB Mediak.

Albisteak (4)