Apirilaren 4tik 9ra
Euskaltel-Euskadik Itzulian izango duen zazpikoa aurkeztu du
Agentziak | EITB Media
Euskaltel-Euskadi taldeak Itzulira eramango dituen zazpi hautatuen berri eman du: Xabier Mikel Azparren, Ibai Azurmendi, Mikel Bizkarra, Carlos Canal, Xabier Isasa, Mikel Iturria eta Gotzon Martin.
Your browser doesn’t support HTML5 video
2022ko Euskal Herriko Itzulia Euskaltel-Euskadi taldearen denboraldiko lehen helburu nagusia da. Lasterketa apirilaren 4tik 9ra jokatuko da, sei etapatan. Ibilbide gogor honetan, "txirrindulari igotzaileak eta indartsuak izango dira nagusi", azaldu du Jorge Azanza kirol zuzendariak.
Xabier Mikel Azparren, Ibai Azurmendi, Mikel Bizkarra, Carlos Canal, Xabier Isasa, Mikel Iturria eta Gotzon Martinek osatuko dute zazpikoa. "Etxean gaude, zale guztien aurrean, hori da gure motibazioa eta besteekiko aparteko puntua", esan du Azanzak.
Lasterketa zuzenean emango du EITB Mediak.