Itxi

UCI

Euskal Herriko Itzuliak eta Donostiako Klasikoak, baimenak berrituta

Erredakzioa

2013tik 2016ra WorldTourreko parte izateko bi lasterketen baimenak berritu dituela jakinarazi du UCIko Lizentzia Batzordeak.

Samuel Sanchez Euskal Herriko Itzuliaren azken irabazlea. EFE

2013tik 2016ra WorldTourreko parte izateko Euskal Herriko Itzuliaren, Donostiako Klasikoaren eta Dauphineren baimenak berritu dituela jakinarazi du gaur UCIko Lizentzia Batzordeak.

Era berean, Hangzhouko Itzuliari (Txina) UCI WorldTour baimen berri bat eman dio Batzordeak. Horrela, lasterketa urriaren 17tik 21era jokatuko da eta zirkuituaren egutegia itxiko du aurten.