Itzulian jarraituko dute
Euskaltel-Euskadiko Martin, Etxeberria eta Bou min hartuta daude, baina Itzulian jarraituko dute ostegunean
EITB MEDIA
Euskal taldeak baieztatu egin duenez, hiru txirrindulariak Euskal Herriko Itzuliaren osteguneko etaparen irteeran izango dira.
Euskaltel-Euskadi taldean, Gotzon Martin, Asier Etxeberria eta Joan Bou txirrindulariak min hartuta daude, euskal taldeak asteazkenean jakitera eman duenez; taldeak, baina, baieztatu du Euskal Herriko Itzuliaren osteguneko etapan irtengo direla hirurak, alegia, Santurtzin hasi eta amaituko den etapan.
Euskaltel-Euskadik zabaldutako mediku txostenaren arabera, Martinek "makadura" du "eskuineko ukondoan, bai eta urradurak ere"; Etxeberriak erorikoa izan zuen asteartean, "eta urradurak eta makadurak ditu ezkerreko belaunean eta eskuan, baina bilakaera ona du", eta, gainera, "makadura du kokotsean"; Bouk "makadura du eskuineko aldakan eta sorbaldan".
Martinek, Etxeberriak eta Bouk, beraz, Itzulian jarraituko dute, eta Santurtziko irteeran izango dira.