Itxi

Lehiaketa

Irabazi Itzuliko etapa bakoitzean maillot eta kulot bana, Instagrameko gure profilean

EITB MEDIA

Leer en Castellano

2024an, EITBk Euskal Herriko Itzuliko etapa bakoitzean egiten duen lehiaketa EITB Kirolakek Instagramen duen profilean egingo dugu (@kirolak_eitb da hori). Larunbateko Miguel Indurain Sari Nagusian ere egingo dugu horrela.

Zozketak Instagrameko @kirolak_eitb profilean egingo ditugu.

EITBk, ohi bezala, maillot eta kulot bana zozkatuko ditu Euskal Herriko etapa bakoitzean, lasterketako egun bakoitzean egingo dugun galderari erantzuna ematen diotenen artean. Aurtengo nobedadea da lehiaketa EITB Kirolakek Instagramen duen profilean egingo dugula, alegia, @kirolak_eitb profilean; hala, lehiaketako parte-hartzaileek profil horretan erantzun beharko diote etapa bakoitzean egingo dugun galderari.

Galderek hiruna aukera izango dituzte, eta parte-hartzaileek bat aukeratu beharko dute, euren ustez zuzena. Irabazleak Etxeondok egindako maillot bat eta kulot bat eskuratuko ditu, EITBrenak.

Itzulian ez ezik, Miguel Indurain Sari Nagusian ere egingo dugu zozketa @kirolak_eitb Instagrameko profilaren bidez. Hain zuzen ere, Lizarran hasi eta amaitzen den lasterketan izango dira zozketagai aurreneko maillota eta kulota, kontuan izanik Miguel Indurain Sari Nagusia martxoaren 30ean jokatuko dutela, eta Itzulia, aldiz, apirilaren 1ean hasiko dela (eta hilaren 6an amaitu).

Euskaltel-Euskadiko bi maillot

Itzulian irabazi ahal dituzun sarien zerrenda are luzeagoa da: astelehenetik aurrera, alegia, apirilaren 1etik, Euskaltel-Euskadiko bi maillot izango dira jokoan (eta euren bi kulotak). Eskuratu ahal izateko, "marea laranjako" zure bideoa bidali behar duzu, helbide honetara.

Oso erraza da parte hartzea: zure elastiko laranja aldean duzula, Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak animatu, eta bideoa grabatu. Aurretik emandako helbidera igoz gero, aukera duzu bi irabazleetako bat izateko.

Gozatu txirrindularitza onenaz! Zorte on-ona!