Kargatzen...
Itxi

Perineoan kistea

Ivan Bassok ez du Giroan parte hartuko

Erredakzioa

Damiano Caruso izango da txirrindulari italiarraren ordezkoa, Cannondale taldeak jakinarazi duenez.

Ivan Bassok ez du Giroan parte hartuko. Argazkia: EFE

Ivan Basso Cannondaleko taldeburuak ezin izango du Giroan parte hartu. Txirrindulariak "limoi baten tamainako" kistea dauka perineoan, eta ezin du ezta bizikletara igo ere.

Twitter bidez jakinarazi du Cannondale taldeak Bassoren baja, eta, aldi berean, bere ordezkoa Damiano Carusso izango dela iragarri du.

Larunbatean, Romandiako Itzulian, gorrituta izan zuen Bassok alde hori, eta igandean sukarrarek jota izan zen. "Ondo zetorkidan Giroa zen", adierazi du Bassok.

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)