Itxi

Maiatzaren 4tik 26ra

Giroak denbora-sariak berreskuratu ditu aurten

Erredakzioa

Etapa garaileak 20 segundoko saria izango du; bigarrenak, 12 segundokoa, eta hirugarrenak, berriz, zortzi segundokoa.

Tarteko esprintak ere berreskuratu dituzte etapa lauen kasuan. Efe.

Italiako Giroaren 96. edizioan denbora-sariak berreskuratu dituzte etapa bakoitzeko lehen hiru sailkatuentzat, erlojuaren kontrako jardunaldietan izan ezik.

Etapa garaileak 20 segundoko saria izango du; bigarrenak, 12 segundokoa, eta hirugarrenak, berriz, zortzi segundokoa. Hasiera batean, eskalatzaileak izango dira erabaki horri etekin handiagoa aterako diotenak, izan ere, Giroaren ibilbidean aldapan gora amaitzen diren etapa ugari daude.

Aurten ere tarteko esprintak izango dira etapa lauetan. Bertatik igarotzen diren lehen hiru txirrindulariek bost, hiru eta bi segunduko saria izango dute.

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)