Itxi

1. etapa

Mark Cavendish da lider, lehen etapa esprintean irabazita

Erredakzioa

Omega taldeko txirrindulariak jantzi du maglia arrosa. Eroriko ugari izan dira Napoliko hiriguneko zirkuitoan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Mark Cavendish britaniarrak aurreikuspenak bete ditu eta bera da 2013ko Italiako Giroko lehen liderra. Cavendish nagusi izan da Napoliko helmugan, lasterketa italiarraren aurtengo edizioko lehen etapan.

Cavendishek 4 ordu 58 minutu eta 38 segundo behar izan ditu ibilbideko 130 kilometroak betetzeko. Denbora bera erabili dute Ealia Viviani italiarrak eta Marcel Bouhanni frantziarrak.

Garaipena Cavendishek lortu duen arren Cameron Wurf (Cannondale) australiarra izan da eguneko protagonista; 100 kilometro inguru eman ditu ihes eginda, hasieran beste sei txirrindularirekin batera eta ondoren bakar-bakarrik, baina tropelak harrapatu egin du helmugarako 20 kilometro falta zirenean.

Etapa osoan tentsioa nabarmena izan da, liderraren jertsea jokoan zegoelako eta Giroan lehen aldiz lehiatzen zirenak oso urduri agertu direlako.

Eroriko ugari

Gauzak horrela, Napoliko zirkuitoan eroriko igari izan dira, larrienetako bat 64. kilometroan gertatu da eta Pablo Urtasunek (Euskaltel) kolpe handia hartu du. Minutu pare batez lurrean etzanda izan da baina ondoren lasterketari ekin dio berriro ere.

Igandean bigarren etapa korrituko dute, erlojuaren kontrako banakako saioa; 17,4 kilometro Ischia eta Forio artean, Tirreno itsasoaren ondoan.

 

Etapa:

1. Mark Cavendish (GBR-Quick Step)        2h58:18

2. Elia Viviani (ITA-Cannondale)          d.b.

3. Nacer Bouhanni (FRA-FDJ)               d.b.

4. Danilo Hondo (GER-Radioshack)          d.b.

5. Giacomo Nizzolo (ITA-Radioshack)       d.b.

6. Matthew Goss (AUS-GreenEdge)           d.b.

7. Fran José Ventoso (ESP-Movistar)       d.b.

8. Adam Blythe (GBR-BMC)                  d.b.

9. Leigh Howard (AUS-GreenEdge)           03"-ra

10. Brett Lancaster (AUS-GreenEdge)        12"-ra

 

Sailkapen nagusia:

1. Mark Cavendish (GBR-Quick Step)        2h58:18

2. Elia Viviani (ITA-Cannondale)               08"-ra

3. Nacer Bouhanni (FRA-FDJ)                    12"-ra

4. Danilo Hondo (GER-Radioshack)           19"-ra

5. Giacomo Nizzolo (ITA-Radioshack)        20"-ra

6. Matthew Goss (AUS-GreenEdge)            20"-ra

7. Fran Ventoso (ESP-Movistar)                 20"-ra

8. Adam Blythe (GBR-BMC)                       20"-ra

9. Leigh Howard (AUS-GreenEdge)             23"-ra

10. Brett Lancaster (AUS-GreenEdge)         32"-ra

Albisteak (2)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)