Uholdeak
Euriak arriskuan jarri du bosgarren etapa
Erredakzioa
Cosenza eta Matera artean korritu den 199 kilometroko etapa, bertan behera geratzeko arriskuan egon da. Helmugan uholdeak izan dira euriaren ondorioz, baina arratsalderako errepidea lehor egon da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Italiako Giroko bosgarren etapak bitxikeria utzi digu. Euriaren ondorioz, uholdeak izan dira Materan kokatuta egon den helmugan, eta ibilbidea laburtzeko zorian izan dira.
Azkenean, ordea, eguraldiak hobera egin du, eta errepidea lehor geratu da txirrindulariak iritsi direnerako.