Itxi

7. etapa

Beñat Intxausti da lider berria

Erredakzioa

Elastiko arrosa jantzi du Movistarreko txirrindulari bizkaitarrak. Etapa Adam Hansenek (Lotto-Belisol) irabazi du, Battaglinen eta Di Lucaren aurretik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Beñat Intxausti (Movistar) bizkaitarra da Giroaren lider berria. Zazpigarren etapa (San Salvo eta Pescara artean) Adam Hansen (Lotto) australiarrak irabazi du.

Hansenek 4 ordu, 35 minutu eta 48 segundo behar izan ditu gaurko etapako 162 kilometroak egiteko. Lotto taldeko txirrindulariaren atzetik Battagin eta Di Luca italiarrak helmugaratu dira, hurrenez hurren. Tropela, Paolini eta Wiggins barik, 1:07ra sartu da.

Sailkapen nagusian Beñat Intxausti da nagusi. Euskal txirrindulariak 5 segundora du Vicenzo Nibali (Astana) eta zortzira Ryder Hesjedal (Garmin) iazko irabazlea.

Larunbatean zortzigarren etapa jokatuko da, 55,4 kilometroko erlojupekoa (Gabicce a Mare eta Saltara artean). Ez da oso gogorra izango, baina emozioa ziurtatuta dago.


7. etapa:

1 Adam HANSEN AUS LTB 4:35:49
2 Enrico BATTAGLIN ITA BAR +1:07
3 Danilo DI LUCA ITA VIN +1:07
4 Mauro SANTAMBROGIO ITA VIN +1:07
5 Damiano CARUSO ITA CAN +1:07
6 Cadel EVANS AUS BMC +1:07
7 Stefano PIRAZZI ITA BAR +1:07
8 Arnold JEANNESSON FRA FDJ +1:07
9 Pieter WEENING NED OGE +1:07
10 Ryder HESJEDAL CAN GRS +1:07

Sailkapen nagusia:

1 Beñat INTXAUSTI ELORRIAGA EUS MOV 28:30:04
2 Vincenzo NIBALI ITA AST 5
3 Ryder HESJEDAL CAN GRS 8
4 Giampaolo CARUSO ITA KAT 10
5 Mauro SANTAMBROGIO ITA VIN 13
6 Cadel EVANS AUS BMC 16
7 Robert GESINK NED BLA 19
8 Ivan SANTAROMITA ITA BMC 28
9 Pieter WEENING NED OGE 29
10 Robert KISERLOVSKI CRO RLT 34
11 Samuel SANCHEZ GONZALEZ ESP EUS 52
12 Steven KRUIJSWIJK NED BLA 53
13 Michele SCARPONI ITA LAM 57
14 Przemyslaw NIEMIEC POL LAM 57
15 Luca PAOLINI ITA KAT 58
16 Thomas DANIELSON USA GRS 58
17 Rafael VALLS FERRI ESP VCD 59
18 Yury TROFIMOV RUS KAT +1:02
19 Rafal MAJKA POL TST +1:08
20 Franco PELLIZOTTI ITA AND +1:11

Albisteak (4)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)