Itxi

20. etapa

Vincenzo Nibaliren erakustaldia eta garaipena, elurpean

Erredakzioa

Liderrak azken kilometroetan erasoa jo du. Bere atzetik sartu dira Duarte eta Uran kolonbiarrak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Vincenzo Nibali italiarra (Astana) aise gailendu da Italiako Giroko 20. etapan. Nibalik edizio honetako bigarren garaipena lortu du eta, ezusteko handirik ez bada, bera izango da 2013ko Italiako Giroko irabazlea.

Nibalik 5 ordu 27 minutu eta 41 segundo erabili ditu etapako 210 kilometroak egiteko. Bere atzetik bi kolonbiar sartu dira helmugan: Fabio Duarte, 17 segundora, eta Rigoberto Urán, 19 segundora.

Beñat Intxausti 15. sartu da, Nibalik baino minutu eta 30 segundo gehiago eginda.

Sailkapen nagusian Nibali da lehen postuan. Astana taldeko txirrindulariak zortzigarren etapan jantzi zuen lehen aldiz maglia arrosa, eta ordutik ez du kendu. Rigoberto Uranek bigarren postua kendu dio Cadel Evans australiarrari. Sky taldeko txirrindulariak Nibalik baino lau minutu eta 43 segundo gehiago ditu. Evans hirugarren da orain, 5 minutu eta 57 segundora.

Etapako ibilbidea atzo aldatu behar izan zuten, elurra eta hotzaren ondorioz.

Gauzak horrela, hasieratik aurreikusita zeuden bost mendateetatik bi bakarrik igo dituzte: Croci eta Lavaredo. Ibilbidetik kanpo geratu dira Costalunga, San Pellegrino eta Giau.

Gesink eta Di Luca ez dira atera

Gesink holandarra, iazko sailkapen nagusiko laugarrena; eta Di Luca italiarra ez dira irteeran izan. Di Luca zigortuta dago kontrol batean positibo emateagatik.

Igandean azken etapa korrituko dute, 199 kilometro Riese Pio X eta Brescia artean. Ibilbidea guztiz laua da, esprinterrentzako aproposa.

 

Etapa:

1 Vincenzo NIBALI ITA AST 5:27:41
2 Fabio Andres DUARTE AREVALO COL COL 17
3 Rigoberto URAN URAN COL SKY 19
4 Carlos Alberto BETANCUR GOMEZ COL ALM 21
5 Fabio ARU ITA AST 44
6 Franco PELLIZOTTI ITA AND 48
7 Domenico POZZOVIVO ITA ALM 54
8 Damiano CARUSO ITA CAN 58
9 Darwin ATAPUMA HURTADO COL COL +1:00
10 Rafal MAJKA POL TST +1:04
11 Yury TROFIMOV RUS KAT +1:11
12 Przemyslaw NIEMIEC POL LAM +1:14
13 Michele SCARPONI ITA LAM +1:14
14 Cadel EVANS AUS BMC +1:30
15 Benat INTXAUSTI ELORRIAGA ESP MOV +1:30
16 Tanel KANGERT EST AST +1:36
17 Diego ROSA ITA AND +1:41
18 Thomas DANIELSON USA GRS +1:50
19 Eros CAPECCHI ITA MOV +1:53
20 Robert KISERLOVSKI CRO RLT +2:02
21 Samuel SANCHEZ GONZALEZ ESP EUS +2:05
22 Wilco KELDERMAN NED BLA +2:11
23 Pieter WEENING NED OGE +2:11

Nagusia:

1 Vincenzo NIBALI Italy AST 29 79:23:19
2 Rigoberto URAN URAN Colombia SKY 26 +4:43
3 Cadel EVANS Australia BMC 36 +5:52
4 Michele SCARPONI Italy LAM 34 +6:48
5 Carlos Alberto BETANCUR GOMEZ Colombia ALM 24 +7:28
6 Przemyslaw NIEMIEC Poland LAM 33 +7:43
7 Rafal MAJKA Poland TST 24 +8:09
8 Benat INTXAUSTI ELORRIAGA Spain MOV 27 +10:26
9 Mauro SANTAMBROGIO Italy VIN 29 +10:32
10 Domenico POZZOVIVO Italy ALM 31 +10:59

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)