Itxi

Movistar

Antonek eta Castroviejok Nairo Quintana liderra lagunduko dute

Erredakzioa

Quintana "lider argia" dela adierazi du Eusebio Unzue taldeko manager orokorrak, eta taldea haren inguruan eratu dutela aitortu du.

Nairo Quintanaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Nairo Quintana kolonbiarra izango da Movistarreko taldeburua ostiral honetan hasiko den Italiako Giroan. Quintanarekin batera, Jonathan Castroviejo, Andrey Amador, Jose Herrada, Adriano Malori, Eros Capecchi, Gorka Izagirre, Igor Anton eta Fran Ventoso txirrindulariak arituko dira aurtengo proban.

Estreinakoz izango da Quintana Movistarreko taldeburua hiru asteko proba batean. Szmyd eta Pablo Lastras izan dira Eusebio Unzue manager orokorrak taldetik kanpo utzi dituen gizonak.

Quintana "lider argia" dela adierazi du Unzuek, eta taldea haren inguruan eratu dutela aitortu du.

 

Albisteak (2)