Itxi

3. etapa

Marcel Kittel, nagusi Dublinen ere

Erredakzioa

Belfasten egin zuen bezala, alemaniarra azkarrena izan da Giroko hirugarren etapan ere.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Marcel Kittel alemaniarrak (Giant-Shimano) irabazi ditu Italiako Giroaren bigarren eta hirugarren etapa, Belfasten bat eta Dublinen bestea.

Irlandan jokatutako hiru etapetatik bat taldekako erlojupekoa izan da, beste biak esprintean erabaki dira. Eta bietan garaile bera izan da, Marcel Kittel.

Helmugan, bigarren Ben Swit (Sky) sartu da, eta  Elia Viviani (Cannondale), hirugarren. Sailkapen nagusiari dagokionez, ez dago aldaketarik, eta Matthewsek (Orica) du elastiko arrosa.

Astelehenean, Giroak Irlanda utzi, eta etxera bueltatuko da. Giovinazzon hasi, eta Barin amaituko da laugarren etapa, 121 kilometrokoa.

 

Albisteak (3)

Bideoak (2)