Parte-hartze eskasa
5 euskal txirrindulari Giroan
Erredakzioa
Euskal ordezkari gutxi izango dira aurtengo Italiako Itzulian.
Larunbatean hasiko da Italiako Giroko beste edizio bat. San Lorenzo eta Mare San Remo artean taldekako erlojupekoa jokatuko da eta bertan bost euskal txirrindulari izango dira, parte-hartzaileen behin betiko zerrendak kontrako esaten ez badu.
Movistar Team taldean hiru izango dira, Beñat Intxausti, Jon Izagirre eta Igor Anton, azken honek Asturiaseko Itzulia irabazi eta gero lortu du txartela.
Beste biak Mikel Nieve (SKY ) eta Mikel Landa (Astana) izango dira.