11. etapa
Erakustaldia eman du Zakarinek Imolan
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Helmugarako 23 kilometroren faltan erasora jo du errusiarrak eta bakarrik helmugaratu da. Intxausti laugarren izan da eta mendiko liderraren elastikoa eskuratu du. Contadorrek lidergoari eutsi dio.
Ilnur Zakarinek (Katusha) irabazi du Italiako Giroaren 11. etapa (153 kilometro, Forli eta Imola artean) eta Alberto Contadorrek lidergoari eutsi dio.
Helmugarako 23 kilometroren faltan erasora jo du errusiarrak eta bakarrik helmugaratu da. Betancur bigarren izan da eta Pellizotti hirugarren. Intxausti laugarren izan da eta mendiko liderraren elastikoa eskuratu du.
Contadorrek lidergoan jarraitzen du. Fabio Aru italiarra hiru segundora dago eta Mikel Landa arabarra 46-ra.
Ostegunean 12. etapa jokatuko da. Jardunaldiak 190 kilometro izango ditu Imola eta Vicenza artean.
</p>