Azken etapa
ITALIAKO GIROA | Contadorrek irabazi du; Mikel Landa, hirugarren
Agentziak | Erredakzioa
Azken etapan Iljko Keisse Etixx-Quick Step taldeko belgikarra gailendu da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Alberto Contadorrek hirugarrenez irabazi du Italiako Giroa, 2008an eta 2011an ere gailendu baitzen. Hala ere, 2011ko txapela kendu egin zioten, dopin kontuengatik.
Mikel Landak hirugarren egin du sailkapen nagusian.
Tinkoff-Saxo taldeko txirrindulari guztiek eskuleku arrosak eraman dituzte, eta Oleg Tinkov jabeak ilea ere arrosaz tindatu du. Hori guztia, Contadorren garaipena ospatzeko. Madrildarrak hiru Girotan hartu du parte, eta hiruretan garaile atera da.
Garaipen honi esker, Contadorrek zazpi itzuli handi irabazi ditu dagoeneko: Espainiako hiru Itzuli (2008an, 2012an eta 2014an), Frantziako bi Tour (2007an eta 2009an) eta Italiako bi Giro (2008an eta 2015ean).
Keisseren garaipena
Giroko azken etapa, lasterketa handietan ohikoa denez, tramite hutsa izan da, eta garaipena Iljo Keisse belgikarrak lortu du, Luke Durbridge iheskideari gailenduta. Tropel nagusia 9 segundora iritsi da. Etapak 178 kilometro izan ditu, Torino eta Milano artean.
"600">