Antolatzaileek konfirmatuta
2016. urteko Italiako Giroa Holandan hasiko da, maiatzaren 6an
Agentziak | Erredakzioa
Lehen etapa 8,1 kilometroko atariko erlojupekoa izango da, eta Apeldoorn belodromo ospetsutik aterako dira.
Italiako Giroko 99. edizioa Herbehereetan hasiko da, maiatzen 6an. Apeldoornen hasi eta lehen hiru jardunaldiak Herbehereetan emango dituzte, Giroko antolatzaileek konfirmatutakoaren arabera.
Lehenengo egunean 8,1 kilometroko erlojupekoa egingo dute, Apeldoorneko belodromo ospetsuan hasita. Hurrengo bi etapetan ere Holandan aldean ibiliko dira, eta, hasiera batean, esprinterrentzako ibilbide aproposa dute. Maiatzaren 9an lehen atseden egina izango dute, Italiara bidaia egiteko.
Maiatzak 6. 1. etapa: Prologoa. Apeldoorn, 8,1 km Erlojuaren kontra.
Maiatzak 7. 2. etapa: Arnhem - Nijmegen, 180 km
Maiatzak 8. 3. etapa: Nijmegen - Arnhem, 190 km
Maiatzak 9. Atseden eguna.
Partiremo da Apeldoorn, la città del celebre velodromo. La 1°tappa sarà una cronometro individuale di 8.1 km #giro pic.twitter.com/myk6ng4MLg
— Giro d'Italia (@giroditalia) junio 26, 2015
The 2nd stage with start from Arnhem and finishing in Nijmegen is a stage of 180 km for the fastest wheels in the peloton #giro
— Giro d'Italia (@giroditalia) junio 26, 2015
Sunday 8 May goes on 3rd stage, from Nijmegen to Arnhem, after 190km, where it is expected to be a bunch sprint. #giro
— Giro d'Italia (@giroditalia) junio 26, 2015