Omar Fraile
'Giroaren podiumean egon naizela esan dezaket orain, zoriontsua naiz'
Agentziak | Erredakzioa
Fraile mendiko liderra da Giroan. Iazko Espainiako Itzulian, berak eraman zuen sailkapen horretako garaipena.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Omar Fraile Santurtziko txirrindularia "oso zoriontsu" da Italiako Giroko mendiko lehen maillota jantzita. Espainiako Itzulian mendiko sailkapena berak irabazi zuen iaz.
"Taldean proposamena egin zidan, txirrindulari egokietako bat nintzelako, eta aukera ona nuelako. Ihesaldi onean sartzeko gaitasuna daukat. Gaur asmatu egin dut, mendiko liderraren maillota daukat, lasterketa era ezin hobean hasi dugu", esan du Frailek.
"Balio handirik ez duten hiru puntu lortzeko indarrak gastatu arren, podiumera igotzea oso garrantzitsua da taldearentzat, eta niretzat ere. Bizitza osoan Giroa korritu nahi izan dut, eta orain podiumera igo naizela esan dezaket. Zoriontsua naiz", adierazi du bizkaitarrak.
u bizkaitarrak.